HONDAKINAK KUDEATZEKO INSTALAZIOA
Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalazio batean datza; izan ere, hondakin horien bolumena gero eta handiagoa da, eta birziklatu egin behar dira, aldez aurretik tratatu gabe ez botatzeko eta beste erabilera bat emateko. Gure instalazioetan, aurrez bereizteko, bahetzeko, haizatzeko eta eskuz bereizteko prozesu konbinatuen bidez hondakin horiek tratatzeko beharrezkoa den makineria dugu, eta material guztien artean hondakin geldoak, plastikoak, papera eta kartoia, zura eta metalak bereizten eta sailkatzen ditugu. Era horretan, balorizazio-tratamendua egiteko produktu bat lortzen da.
Balorizazio hori amaierako birrintze- eta bahetze-prozesu batean datza, eta hainbat erabileratarako egokiak diren agregakin mota batzuk lortzen dira.
Eusko Jaurlaritzak izendatutako hondakin ez-arriskutsuen kudeatzailearen baimena (kodea: EUX/015/10).
Ia prozesu horien guztien bidez, helburu sozialak, ingurumen-helburuak eta helburu ekonomikoak lortzen ditugu, hala nola:
- Hondakinak produzitzen dituzten eta hondakinak dauzkaten pertsonei hondakin horiek desagerrarazteko duten erantzukizuna betetzeko aukera erraztea.
- Ingurumen-inpaktua murriztea, kontrolik gabeko zabortegien ugalketa saihestearen bidez.
- Balorizazioaren ondoren lortutako agregakinak berrerabiltzea eta, era horretan, baliabide naturalen neurri gabeko ustiapena saihestea.